'Bost teilatu' filma botako dute bihar Aita Marin

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 1a, 17:00

Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak zuzenduriko filma Aita Marin botako dute bihar 20:00etan. Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan sortu dute ikus-entzunezkoa, eta Kandido Uranga aktore zumaiarrak parte hartu du.

Bost istorio laburren bilduma da: Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, bere burua babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra. Hain zuzen ere, Kandido Uranga aktorea sartuko da Kamaruren azalean.