[AURRERAPENA] Telmo Irureta, ekaineko Baleike aldizkarian

Mireia Galarza 2022ko mai. 31a, 17:00

Iruretak ekainaren 10ean aurkeztuko du 'Sexberdinak' obra Zumaian, Aitziber Garmendiarekin batera. Aritz Mutiozabal kazetariak luze eta zabal elkarrizketatu du Irureta, eta obra horren eta proiektu gehiagoren inguruan aritu da aktorea. 

Telmo Irureta aktorea Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan garatutako Sexberdinak antzezlana aurkezten ari da herriz herri Aitziber Garmendiarekin batera. Zumaian datorren astean aurkeztuko dute, ekainaren 10ean, ostiralarekin. Minusbaliotasuna eta sexua gurutzatzen ditu obrak, eta gai horiexek izan ditu hizpide Iruretak ekaineko Baleike aldizkarirako eskainitako elkarrizketan. Hona hemen aurrerapen bideoa.