Urruzuno literatur lehiaketan saritu dituzte Eider Mugarza eta Sara Uribe-Etxeberria Urruzuno

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 31a, 12:30

Eider Mugarza Etxabe eta Sara Uribe-Etxeberria Atxurra Zumaiako Herri Eskolako ikasleak Urruzuno literatur lehiaketan saritu dituzte. Biek ere A kategorian lortu dituzte sariak; Mugarzak, prosa atalean, Ohe azpiko munstroa lanarekin eta Uribe-Etxeberriak, poesian, Kaiola beltza lanarekin. 

Pasa den astean eman zuten literatur lehiaketa honetako sarituen berri, eta Zumaiako Herri Eskolako bi ikasle daude sarituen artean. Mikel Ayllon, Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Iratxe Retolaza eta Patxi Zubizarretak osatutako epaimahaiaren arabera, Eider Mugarza Etxabek eta Sara Uribe-Etxeberria Atxurrak merezi izan dituzte lehen sariak A kategorian.

Urruzuno 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako literatur lehiaketa da, eta literatur zaletasuna sorkuntza sustatzea eta bultzatzea ditu helburu nagusi.