Kataluniako dantza lehiaketa irabazi du zumaiarrak partaide dituen The Redys taldeak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 31a, 10:00

Kataluniako ORBE dantza lehiaketa jokatu da pasa den asteburuan Tarragonan (Herrialde Katalanak). Eskualdeko dantzariez osatutako The Redys taldeak lehen saria irabazi du. 

Modalitate eta maila desberdinetako dantza estilo guztiak biltzen dituen lehiaketa da asteburu honetan Katalunian jokatu dena, eta dantza-zentroak eta haien ikasleak sustatzeko helburuarekin sortu dute.

Zarauzko BZ Dantza Eskolako ikasleek sortutako The Redys taldeak lehen saria irabazi zuen dantza urbanoko koreografia batekin. Aurretik ere lehen sariak jasotakoa da talde hau: orain bi hilabete Burgosen jokatutako lehiaketa ere beraiek irabazi zuten.

Zarauzko, Orioko eta Zumaiako dantzariek osatzen dute taldea. Partaide dira, besteak beste, Melanie Gonzalez, Nara Urbieta eta Ane Zalla dantzari zumaiarrak.