Harraldean pilatutako hondakinak atera dituzte auzolanean

Gorka Eizagirre | Gorka Zabaleta | Juan Luis Romatet 2022ko mai. 30a, 18:30

Zumaia eta Deba arteko harraldean pilatutako hondakinak bildu eta ateratzeko auzolan saioa egin zuten igandean.

Debatik joanda batzuk, Zumaiatik besteak, Elorriaga azpian egin zuten bat. Itsasoak labar azpira bultzatzutako plastikoak, adarrak eta bestelako hondakinak zaku handi batzuen sartu, eta helikoptero bidez atera zituzten jarraian. Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako ekitaldi hau Europako Geoparkeen Astearen barruan sartzen zen.