Zozkatu ditugu 'Harri minak' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2022ko mai. 27a, 13:52

Geuretik sortuak programari esker sortutako Harri minak antzezlana izango da gaur iluntzean Aita Mari aretoan (20:00etan). Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak hauek dira: Aitor Ossa Rissanen, Ixabel Dorronsoro Gaztañaga eta Samuel Ruiz. Sarrerak aretoko atean izango dituzte zain.