Ekainaren 12ra arte aurkez daitezke lanak XXXIV. Argazki Lehiaketan

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 24a, 09:00
Iazko lehiaketako argazki irabazlea. Argazkia: Jose Mari Razkin

Distiraren webgunean egin beharko dira izen ematea eta lehiaketan parte hartzeko ordainketa. Aurtengoan librea da gaia. 

Urtero legez, argazki lehiaketa antolatu dute Distira Argazki Elkarteak eta Udalak elkarlanean, Joxe Juan Azkueren oroimenez. Hain zuzen, 34. edizioa izango da aurtengoa, eta gaia libre izango dute parte hartu nahi duten argazkizaleek. 

Ekainaren 12ra bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak, Distiraren webgunean. Bertan egin beharko da izen-ematea eta lehiaketan parte hartzeko ordainketa ere. 

Lau sari izango dira: lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak, eta zumaiar onenari banatuko dioten saria. Gainera, beste urte batez, sariketara aurkeztutako 36 lan aukeratuko ditu epaimahaiak, eta erakusketa bat sortuko dute horiekin. Bilduma Oxforden egongo da ikusgai uztailaren 27tik abuztuaren 10era bitartean. Gainera, Argizaiola lehiaketara sailkatzeko baliagarria izango da lehiaketa.

Hona hemen oinarriak:

1. Edoizein argazkizalek har dezake parte.

2. Modalitatea: artxibo digitalak. 

3. Parte-hartzaileko lau lan gehienez. Ezin izango da aurkeztu 2022/01/01 baino lehen lehiaketaren batean saritutako argazkirik.

4. Sekzioak: monokromoa. Gaia: librea.

5. Nola parte hartu:

Internet bidez. Izen-ematea, irudien bidalketa, eta parte hartzeko ordainketa https://www.distiraargazkielkartea.com webgunearen bidez egingo dira, hango programa informatikoaren argibideei jarraituz.

Formatua: JPG. 1920 pixel alderik luzeenean, 71ppp-ko bereizmena. Kolore eremua sRGB izatea gomendatzen dugu. Artxiboek ezingo dute 1Mb baino handiagoa izan.

Horrez gain, artxibo bera eskatzen da bereizmen handian, erakusketarako hautatutako lanak inprimatu ahal izateko: JPG, 4000 pixel alderik luzeenean, 254ppp, sRGB kolore eremua edo bestela Adobe 1998.

6. Parte hartzeko ordainketa:

10 euro egileko, aurkeztutako argazki kopurua edozein dela ere. Ordainketa PayPal bidez egin beharko da, https://www.distiraargazkielkartea.com webguneko inprimakitik, hango programa informatikoaren urratsei jarraituz.

7. Izen-emate epea: 2022eko ekainaren 12a.

8. Epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia 2022eko uztailaren 1ean emango da jakitera.

9. Sariak.

  • 1. saria: 500 euro eta XXXIV. lehiaketako argazki-katalogoa.
  • 2. saria: 300 euro.
  • 3. saria: 200 euro.
  • Lehen zumaiarrari saria: 250 euro.

Parte-hartzaileek ezingo dute sari bat baino gehiago eskuratu.

Dirutan jasotako sariei legez ezarritako atxikipenak egingo zaizkie.

10. Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea izango du, betiere egilearen izena aipatuta.

11. Erakusketa.

Ahalik eta hedapen handiena emateko, erakusketa bat antolatuko da Alondegia kultur etxean, epaimahaiak hautatutako 36 argazki onenekin, uztailaren 27tik abuztuaren 10era, lanak 40x50 zm-ko markotan ipinita, egilearen izenarekin batera.

12. Katalogoa.

Erakusketarako hautatutako lanekin, katalogo bat egingo da, eta https://www.distiraargazkielkartea.com webgunetik jaitsi ahal izango da. Katalogoko argazkietan irudi bakoitzaren egilearen izena agertuko da.