Zumaiako beteranoak hirugarren izan dira Donostiako estropadan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 23a, 11:39

Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako XI. beteranoen estropada jokatu zen larunbat arratsaldean Donostiako badian. Zumaiako trainerua lehian izan zen, eta emaitza bikaina lortu zuen. 

Beteranoen hamabi ontzi aritu ziren lehian larunbat arratsaldean Donostian Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako estropadan. Parte hartzaileen artean izan zen Zumaiako beteranoen trainerua. Gorriek lan bikaina egin zuten, eta bere txanda irabazi eta gero –Pontejos, Bilbao eta Plentziaren aurretik–, hirugarren egin zuten sailkapen orokorrean. Bandera etxeko klubak irabazi zuen, Fortunak, eta Iberia izan zen bigarren.