Zabalik da emakumezkoen pala txapelketako izen ematea

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 23a, 13:00

Emakumeon* Etxeak laugarrenez antolatu du txapelketa. Ekainaren 8an, 15ean eta 22an jokatuko dira partidak, eta 30ean, finalerdiak eta finala.

Zabalik da dagoeneko Emakumezkoen IV. Pala Txapelketaren izen ematea. Maiatzaren 31 izango da azken eguna zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idazteko, eta pertsonako 6 euro balioko du parte hartzeak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, banaka ere izena eman ahal izango da. Gero, antolatzaileek osatuko dituzte bikoteak bakarrik izena eman duten horiekin. Mailaren arabera bi txapelketa izango dira, eta norberak hautatu beharko du izena ematerako orduan zein mailatan parte hartu.

Ekainaren 8an, 15ean eta 22an jokatuko dira partidak Odietako frontoian –txarra egingo balu, Sagarbidera lekualdatuko lirateke partidak–, eta ekainaren 30ean finalaurrekoak eta finala. Bikote irabazleek Errigorako otarrea eta Gerturen erosketa bonoa eskuratuko dituzte.