Emaitza onak lortu baino, kirol modalitate batean hasteko konbitea

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 22a, 17:30

Pandemiak behartutako bi urteko hutsartea eta gero, Zumaiako Triatloi Taldeak haurrei zuzendutako duatloia antolatu du beste behin ere Alai auzategian. Guztira, 50 bat haurrek hartu dute parte, eta emaitzak lortzeak garrantziarik ez du izan gaur. 

Benjamin, kimu eta infantil mailako 50 bat haur aritu dira eguerdi partean Alai auzategian egin den VI. Haurren duatloian. Korrika eta bizikleta gainean aritu dira gaztetxoak Alai eta Puntanueta artean. Gaurkoan lortutako emaitzek ez zuten garrantzia berezirik; kirola egitea, eta triatloia ezagutzea ziren gaurko jarduera honen helburu nagusia.