Igoera Aita Marin erabakiko da

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 22a, 10:15

Ohorezko erregional mailara igotzeko partida jokatu zuten atzo arratsaldean Lagun Onak eta Zumaiako futbol taldeek Azpeitian. Etxekoak nagusitu ziren 1-0 emaitzarekin. Itzulerako partida datorren larunbatean jokatuko da, Aita Mari futbol zelaian. 

Lagun Onaken eta Zumaiakoren futbol taldeak Garmendipe zelaian neurtu ziren atzo arratsaldean Ohorezko erregional mailara igotzeko play offeko joaneko partidan. Zumaiatik joandako hainbat zaletu gerturatu zen Azpeitira gorriak animatzera.

Norgehiagoka berdindua izango zela aurreikusten zuten Zumaiako futbol klubeko kideek, eta hala izan zen. Gol bakarra izan zen partidan zehar, eta gol hori Lagun Onakek sartu zuen lehen zatian. 

Hala, igoera datorren larunbatean erabakiko da Zumaian, Aita Mari futbol zelaian. Partida 17:00etan hasiko da.