Txapela Frida Watkinsentzat Emakumea Pilotari txapelketan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 22a, 08:31

Emakumea Pilotari txapelketako bigarren eta azken jardunaldia jokatu zen atzo Andoainen. Zumaiako Kirol Elkarteki bi puntista aritu dira bertan, eta haietako bat, Frida Watkins, txapela irabazita itzuli da etxera. 

Pilota munduan emakumeen parte hartzea sustatzea izan du helburu bi jardunaldiz osatutako txapelketa honek. Lehena martxoaren 20an jokatu zen Mutrikun, eta bigarrena atzo Andoain. Partiden amaieran banatu zituzten txapelak eta garaikurrak. 

Zumaiako Kirol Elkarteko bi puntistak hartu dute parte txapelketa honetan: Maite Ortiz de Mendibilek federatuen mailan, eta Frida Watkinsek infantiletan. Bikote finkoak osatu baino, partaideak txandakatzen joan dira partidetan zehar. Bi jardunaldietan jokatutako partidetako emaitzak kontuan hartu dituzte txapelak banatzerako orduan, eta Watkins gaztea infantil mailako irabazlearen txapelarekin itzuli da etxera.