Emozioak gidatutako kontzertua eman dute gaur San Telmo Ermitan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 21a, 16:30

Musikak bere egiten ditu herriko txokoak, ohiko leku eta agertokietatik urrutiratuta. Gaur eguerdian, adidibez, kontzertua eskaini dute soka eta klarinete boskote batek San Telmo Ermitan. 

Edurne Susok, Isabel Acevedok, Ainhoa Maraurik, Estibaliz Oraák eta Marixi Sesma Aizpurua zumaiarrak osatutako boskoteak Bernard Herrmannen eta Béla Kovácsen obra bana jo du Itzurungo labarren gainean kokatutako elizatxoan. Lehena zinemarako egindako musikagatik da bereziki ezaguna; bigarrena klezmer musikan oinarritutako obren egilea. Biak ere emozioz betetako lanen konposatzaileak. 

Boskoteak lehenaren Souvenirs de Voyage jo du, eta bigarrenaren Sholem-alekhem, Rov Feidman!. Entzuleak pozik. Akaso, plan hobeagorik ba al zuten leku berezi honetan musika saio bat entzutea baino?