Bihar zabalduko da Beheko Plazako jokoetararako izen ematea

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 22a, 12:30

Karta, igel, toka eta billar jokoak antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Adinekoen astearen harira. Joko hauetarako izen ematea bihar zabalduko da.

Nagusiei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian maiatzerako eta ekainerako. Horien artean dira Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Adinekoen astearen barruan antolatutako jokoak. Maiatzaren 30etik ekainaren 5era bitartean egingo dira ekitaldi hauek.

Hala, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra arte karta jokoen txapelketa egingo da hogarrean; ekainaren 3an, berriz, igel, toka eta billar txapelketak jokatuko dira. Txapelketa horietako sari banaketak Adinekoan astean zehar egingo dituzte, eta bertaratzen direnei merienda ere eskainiko diete.

Ekainaren 5ean, igandean, berriz, omenaldia egingo zaie aurten 90 urte bete edo beteko dituzten herritarrei. 

Jokoetan parte hartzeko izen ematea bihartik ostiralera bitartean egongo da zabalik Beheko Plaza elkarteak hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Argibideak jasotzeko 943-86 27 41 telefonora deitu daiteke, edo behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzi.