Ekainaren 1ean hasiko dira sanpedroetako danborradako entseguak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 21a, 09:30

Aurten bai, bi urteko hutsartearen ondoren sanpedroetako danborrada berriro kalera aterako da. Ekainaren 28an izango da, San Pedro Egunaren bezperan. Egun horretan dena ondo joateko entseguak ekainaren 1ean hasiko dituzte.

Komentuan egingo dituzte entsegu saioak astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan ordubetez, 20:00etatik 21:00etara bitartean. Ekainaren 1ean ekingo diete entseguei eta hilaren 23ra arte iraungo dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ohiko ordutegia eta ibilbidea izango ditu aurtengo danborradak ere.

Interesdunek honak telefonoetara dei dezakete: 652 76 98 97 (Lina Torres) edo 649 22 50 07 (Mari Carmen Lopez).