Salgai daude ekainaren 4ko boxeo jaialdiko sarrerak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 20a, 14:57

Boxeo jaialdia jokatuko da ekainaren 4an Zumaian. Sei borrokaldi izango dira guztira: lau Gipuzkoako txapelketako finalak izango dira, eta beste txapelketatik kanpokoak. Sarrerak salgai daude jada.

Zumaia Cuban Boxing klubak boxeo jaialdia antolatu du beste behin ere azken urteotako hutsartearen ondoren. Ekainaren 4an izango da, 20:00etatik aurrera, baina gaur gaurkoz ez dago lekua erabakita: Lubaki kiroldegian edo Aitzuri frontoian izango da boxeo gaua. 

Sei borrokaldiz osatutako da jaialdia, horietatik lau Gipuzkoako txapelketako finalak izango dira, eta beste bi txapelketatik kanpokoak. 

  • 62 kiloan: Dylan Cortes (Irun kluba) vs Addel Ghani (Paco Bueno).
  • 64 kiloan: Mady Diame (Zumaia Cuban Boxing) vs Daniel Pozos (Team Latigo).
  • 67 kiloan: Unai Martin (Team Latigo) vs Jon Mozo (Izarrak).
  • 69 kiloan: Sow Abdulah (Izarrak) vs Amine Haissoup (Anoeta).
  • 69 kiloan: Gorka Calparsoro (Anoeta) vs Kevin Alexia (Paco Bueno).
  • 86 kiloan: Rainiel Ortega (Irun) vs Cheikh Mbengue (Zumaia Cuban Boxing).

Sarrerak dagoeneko salgai daude Lubaki kiroldegian.