Beteranoen Kontxako estropadan parte hartuko du Zumaiako traineruak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 20a, 12:00
Zumaiako beteranoen trainerua Hondarribiko estropadan.

Beteranoen XI. Kontxako estropada jokatuko da larunbat arratsaldean Donostian. Zumaiako trainerua izango da parte hartuko duen ontzietako bat. 

16:30ean hasiko dira traineruak lanean. Lau luze eta hiru ziabogako estropada izango da. Hamabi ontzik hartuko dute parte, beteranoen liga osatzen duten 11 traineruk, eta gonbidatutako batek. 

Zumaiako trainerua bigarren txandan arituko da Bilbo, Pontejos eta Plentziarekin batera. Larunbateko estropadan parte hartuko duen beste traineru bateko kide ere izango dira Zumaiako arraunlariak. Hala, lehen txandan arituko den Liga mixtoa ontzia Plentzia, Iberia, Badok 13, Bilbao, Zumaia, Pontejos eta Getxoko bina arraunlarik osatuko dute.