Politika erreformistaren inguruan arituko dira ostiralean Gazte Eskola Politikoetan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 19a, 08:00

Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako Gazte Eskola Politikoen bosgarren saioa egingo dute ostiralean, hilaren 20an, 18:30etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Politika erreformista izango dute hizpide oraingo honetan.

Ekintza honen antolatzaileek sare sozialen bidez adierazi dutenez, "gaur egun politikagintza profesionalean nagusitzen diren proposamenen gaineko analisia eta hausnarketa kritikoa landuko" dituzte.

18:30ean izango da ekitaldia, Torreberri Gaztetxean.