Irabazlerik agertu ez, eta santelmoetako otarraren zenbaki berriak atera ditu Telmo Deunek

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 17a, 16:30

Telmo Deun arraun elkarteak sari eder bat zozkatu zuen pasa den San Telmo jaietan, repetizioetako igandean egindako trainerill estropadaren ondoren. Zenbaki saridunaren jaberik agertu ez, eta zenbaki berriak atera ditu aste honetan. 

Pasa den asteburuan amaitzen zen Telmo Deun arraun elkarteak santelmoetan zozkatutako saria jasotzeko epea. Jaberik ez da agertu denbora horretan, eta arraun elkarteak zenbaki berriak atera ditu. 

Hala, zenbaki saritu berria 2274 da, eta ordezkoa 4556. Zortzi eguneko epea dago saria jasotzeko. Horretarako, Telmo Deun arraun elkarteko zuzendaritzarekin jar daitezke harremanetan.