Lapurreten eta iruzurren inguruko hitzaldia izango da bihar Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 17a, 17:30

Zumaia nagusiekin, nagusientzat programaren barruan, Iban Barba udaltzainburuak lapurreten eta iruzurren inguruko hitzaldia emango du bihar, asteazkena. 

Lapurreten eta iruzurren aurrean zein irizpide jarraitu azaltzeko, hitzaldia eskainiko du bihar Iban Barba Zumaiako udaltzainburuak. Adinekoak gonbidatu dituzte bertaratzera, eta ez da aurrez izena eman beharko. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:00etan hasita. 

Hitzaldia Zumaia nagusiekin, nagusientzat programaren barruan antolatu dute. Maiatzean eta ekainean zehar, jarduera ugari izango da herrian Zumaiako Udalaren eta Nagusien Mahaiaren eskutik.