Pentsio duinak, kalitatezko zaintza eta osasungintza publikoa galdegin dituzte beste behin ere

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 16a, 19:00
Argazkia: Martin Rodriguez.

Saregileen plazan elkartu da herritar talde bat, astelehenero bezala, pentsio sistema publikoak exijitzeko. 

Astelehenero legez, elkarretaratzea egin du herritar talde batek Saregileen plazan, pentsio sistema publikoa nahiz kalitatezko zaintza eta osasungintza publikoa eskatzeko. 

Zumaian ez ezik, joan den ostegunean Gasteizen egindako mobilizazioan ere izan ziren zumaiarrak. Gutxieneko pentsioak 1080 eurora iristeko osatzeko beharrezkoa den partida gaiztea eskatu zuten bertan, baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile eta pentsiodunei pentsio publikoak, bidezkoak eta nahikoak bermatzeko beharrezkoak diren ekimenak ezartzea ere.