Espainiako txapelketa irabazi du Gonzalo Agirrek

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 16a, 13:28

Gonzalo Agirre puntista zumaiarrak Espainiako zesta-punta txapelketa irabazi du 22 urtez azpikoen kategorian. 

Pasa berri den asteburuan jokatu zuen txapelketako finala Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Eñaut Urreisti mutrikuarrari gailendu zitzaion 15-13 eta 15-10 emaitzarekin.

Donostiako Grand Slama

Larunbatean jokatu zen, baita ere, zesta-puntako Donostia Grand Slam txapelketako lehen jardunaldia. Zumaiako bi puntista aritu ziren lanean Balda frontoian, emaitza gazi-gozoarekin. Goikoetxeak eta Irastorzak osatutako bikoteak 15-8 eta 15-9 emaitzarekin galdu zuten Erkiaga eta Lekerikaren aurka. Beaskoetxeak eta Lopezek osatutako bikoteak, berriz, hiru set behar izan zituen Hormaetxea-Zabalaren aurkako partida irabazteko: 15-9, 12-15 eta 5-3.

Datorren larunbatean jokatuko da bigarren jardunaldia, eta bi zumaiarrek atsedenaldia izango dute.