'Magallanes' uretaratu dute

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 16a, 15:00

Joxe Sagarzazu 'Zurdo'-k duela sei urte eman zion 'Magallanes' ontzia Beduola elkarteari. Joan den neguan konponketak egin ondoren, larunbatean uretaratu zuten Arbustaingo arranplan.

Beduola elkartean berritu dute ontzia negu honetan. Larunbatean itzuli zuten berriz ere uretara; 18:00etan atera zuten elkarteko lokaletik, eta behin arranplaraino eramanda, adar hotsen laguntzarekin ukitu zuen ura Magallanes ontziak. 

50eko hamarkadako usadiozko ontzia da Magallanes. Bost metro luze eta metro eta erdi zabal ditu.