Lan txukuna egin dute Zumaiako ontziek Gipuzkoako trainerilla txapelketan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 16a, 09:20

Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatu da pasa berri den asteburuan Pasaian. Larunbatean erabaki ziren Gipuzkoako ligako irabazleen izenak; igandean txapelketakoak.

Gipuzkoako trainerilla txapelketak hartu ditu asteburuan Pasaiako badian. Larunbateko jardunaldia, txapelketako sailkatze estropada izateaz gain, ligako azken jardunaldia ere izan zen. Zumaiako ontziek bandera bat eta zilarrezko bi domina erdietsi zituzten

Igandean erabaki ziren txapelketako irabazleak. Zumaiak ezin izan zuen banderarik ekarri herrira, baina lan txukuna egin zuten oro har. Jubenil mutilak bigarren izan ziren, eta neskak hirugarren. Maila absolutoan, neskak hirugarren izan ziren; mutilek, berriz, Federazio Saria irabazi zuten.