Gipuzkoako trainerilla liga irabazi dute Zumaiako jubenil neskek

Baleike 2022ko mai. 14a, 21:00
Argazkia: Telmo Deun arraun elkartea.

Gipuzkoako trainerilla txapelketako lehen jardunaldia jokatu da gaur Pasaiako badian. Bihar banderaren bila abiatuko diren ontziak erabakitzeaz gain, liga zer klubek irabazi duten ere jakin da gaurko arraunketa saioan. 

Hala, Telmo Deun arraun elkarteko jubenil neskek Gipuzkoako trainerilla liga irabazi dute. Gaurko estropadan azkarrenak izan dira; 26 ehuneko aldea besterik ez da izan Zumaia eta bigarren egin duen San Juanen artean. Ligako sailkapenean bederitzina punto lortu dituzte zumaiarrek eta pasaitarrek, baina jokatutako hiru estropadetatik bitan lehenagotik egin dute gorriek.

Bihar Gipuzkoako txapelketaren bila aterako diren lau ontziak Zumaia, San Juan, Hibaika eta Hernani izango dira.

Zumaiako beste bi ontzi sailkatu dira Gipuzkoako txapelketak erabakiko dituen estropadara. Gizonezkoen jubenil  Zumaiako trainerilla bigarren izan da San Juan Aren atzetik; emakumezkoen absoluto mailako Zumaiako ontziak, aldiz, hirugarren postua lortu du Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribiaren atzetik. Hauek ere dominak lepotik zintzilik zituztela etxeratu dira; zilarrezkoak, gainera, ligako sailkapen orokorrean bigarren egin dutelako bi ontziek. Gizonezkoen maila absolutuko ontziak, berriz, Federazio Saria jokatuko du bihar gaur bosgarren egin ondoren. 

Ligako sailkapen orokorra hemen ikus daiteke.

Bihar jokatuko da Gipuzkoako trainerilla txapelketa, Pasaiako badian baita ere.