Irudietan: Pilota egokituko Gipuzkoako Txapelketak baditu irabazleak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 14a, 17:21

Gaur goizean jokatu dituzte Aitzuri pilotalekuan pilota egokituko Gipuzkoako 12. txapelketako finalak. Hiru partida jokatu dituzte guztira: adimen desgaitasuna duten jokalarien bi, eta gurpildun aulkian aritzen direnen bat.

Xabier Villar eta Lander Ortega izan dira txapeldun lehen partidan, Lorea Iribar eta Ibai Gomezi 25-7 irabazita. Gurpildun aulkian aritzen direnen txanda izan da ondoren, eta Manu Quesadak eta Beñat Lizasok irabazi dute partida hori, German Elkorori eta Asier Navaridasi 25-17ko markagailuarekin gailenduta. Azken partida, berriz, Joseba Altunak eta Eneko Sagarmendik irabazi diete, 25-16ko emaitzarekin, Haritz Lertxundik eta Iraitz Huegunek osatutako bikoteari.

Argazkiak: Pello Carballo