Banakako txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida hartuko du Aitzurik

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 15a, 16:00
Argazkia: eitb.eus

Esku pilota partidak jokatuko dira maiatzaren 22an Aitzuri frontoian. Hiru partida jokatuko dira, eta jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Hiru pilota partidak osatutako jaialdia jokatuko da maiatzaren 22an, 17:00etatik aurrera, Zumaiako Aitzuri frontoian. 

Hasteko, lau terdiko San Fermin sariko aurrekanporaketa partida jokatuko dute Artola eta Agirre pilotariek. Jarraian, jaialdiko estelarrean, eskuz banakako txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute. Ezkurdiak eta Jakak jokatuko dute txapelketako finalerdi bat, eta Altuna III.ak eta Lasok bigarrena. Bi norgehiagoka hauetako galtzaileak arituko dira Zumaiako frontoian maiatzaren 22ko partidan.

Jaialdia amaitzeko, eskuz binakako partida izango da Dario-O. Etxebarria eta Zabala-Bikuña bikoteen artean.

Hurrengo igandeko jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude www.entradasfronton.com webgunean. 25 eta 30 euro balioko dute sarrerek, frontoiko gunearen arabera. Internet bidezko salmentaren ondoren sarrerarik geratzen bada, egunean bertan leihatilan ere salgai izango dira.