Flysch Trail 2022

Gaur zabalduko dute Flysch Trailerako izen ematea

Baleike 2022ko mai. 14a, 08:16

XIII. Flysch Trail lasterketan parte hartu nahi dutenek badute izena emateko data: gaur irekiko du izena emateko epea antolakuntzak.

Korrikalariekkronoak.com webgunearen bitartez egin beharko dute inskripzioa, bertan emandako jarraibideei kasu eginez.

Urriaren 2an jokatuko da aurtengo lasterketa, igandearekin, 10:00etatik aurrera, eta munduko koparako puntuagarria izango da. 22 kilometroko ibilbidea eta 850 metroko desnibel positiboa izango dute korrikalariek.

Goi mailako lehiaz gain, kulturaz gozatzeko aukera ere izango dute mendia maite dutenek. Izan ere, urriaren 1ean, 19:00etatik aurrera, lau liburu aurkeztuko dituzte Oxford Aretoan. Sebastian Alvarok Everest 1924 aurkeztuko du, Juanjo San Sebastianek Cuanto es mucho tiempo, Juanito Oiarzabalek El placer de alcanzar la cumbre eta Jose Mari Azpiazuk La vida en la muerte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Zaindu ingurumena eta Berdintasuna-lehentasuna leloak izango ditu aurtengo edizioak, gizarte alorrean eta ingurumenaren aldeko zaintzan egiten duten lanaren erakusgarri.