Eduki babestua

Gaindituz eta Erronka KM elkarlanean ari dira Alai auzategian

baleike 2022ko mai. 16a, 11:30

Kirolariaren maila edozein izanda ere, helburuak lortzen laguntzen duen tokia da Gaindituz-Erronka KM. Izan ere, bidelagun izango dituzu Gijarro, Agirregabiria, Esnal eta Ucin, mediku azterketa egiteko, entrenamenduak planifikatzeko, edota lesio bat izanez gero, fisioterapia saioa jasotzeko.

Zumaiako Alai auzategian elkarlanean ari dira Gaindituz eta Erronka KM. Alde batetik, Jokin Gijarro kirol prestatzaileak (688 806 778) eta Olatz Agirregabiria fisioterapeutak (652 727 535) eta, bestetik, Haritz Esnal (623 173 368) eta Julen Ucin (623 171 310) medikuek osatzen dute zerbitzua, eta kirolariaren maila edozein izanda ere, helburuak lortzen laguntzen duen tokia da Gaindituz-Erronka KM. Izan ere, bidelagun izango dituzu Gijarro, Agirregabiria, Esnal eta Ucin, mediku azterketa egiteko, entrenamenduak planifikatzeko, edota lesio bat izanez gero, fisioterapia saioa jasotzeko. Behar duzun zerbitzua, Gaindituz-Erronka KM zentroan jasoko duzu. Zatoz Alai 7 helbidean duten zentrora edo deitu 943-24 33 68 telefonora, eta ezagutu Jokin, Olatz, Haritz eta Julen.