Esku pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 13a, 15:00

Gaur arratsaldean jokatuko da esku pilota txapelketa herrikoiko bigarren jardunaldia. 18:00etan hasiko dira partidak Odieta frontoian. 

Pasa den ostiralean eman zioten hasiera esku pilota txapelketa herrikoiko aurtengo edizioari, eta gaur, 18:00etatik aurrera, jokatuko da bigarrena. Partidak Odieta frontoian jokatuko dira; eguraldi txarra egiten badu, Zumaiako Herri Eskolako frontoiak hartuko ditu partidak.

Hiru partida jokatuko dira jardunaldi honetan:

  • Ander Odriozola-Oihan Iribar vs Gorka Iribar-Joseba Martija.
  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga vs Eneko Izagirre-Iñigo Tumas.
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua vs Eneko Urbieta-Unai Beristain.