'Giselle' ikuskizuna Kursaalen ikusteko doako autobusa jarri dute

Onintza Lete Arrieta 2022ko mai. 12a, 10:50
'Giselle' balletaren 1965eko emanaldi bateko irudia (Argazkia: John Ashton)

Maiatzaren 29an da Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren ballet ikuskizuna, 19:00etan, eta autobusak ikuskizuneko txartela erosita duten herritarrak jasoko ditu, aurrena Zumaian 17:40an, eta jarraian Getarian, Zarautzen eta Orion. Doako zerbitzua erabili nahi duenak aurrez izena eman beharko du.

Giselle balletaren bertsio berria eskainiko du Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak Donostiako Kursaal Auditorioan maiatzaren 29an.

Joaquin de Luz koreografoak eta Adolphe Charles Adam musikariak ondu duten bertsioa ikustera joateko doako autobusa jarri dute kostako herrietako udalek, eta interesa dutenek maiatzaren 23a baino lehen eman behar dute izena autobuserako.

Aurrez, ordea, ikuskizunerako sarrerak hartu behar dira. Horiek Kursaaleko webgunean eskuratu behar dira. Hainbat prezio daude aukeran, 11 eurotik hasi eta 42 eurora arte. Dena den, langabetuek eta 30 urtetik beherakoek sarrerak 3 eurotan erosi ahalko dituzte. Horiek autobusa erreserbatu beharko dute, eta gero, Kursaaleko leihatilan, egiaztatu langabe egoera edo adina –Ordu Gaztea–, eta han bertan erosi beharko dute sarrera.

Autobuserako izena telefonoz nahiz idatziz eman ahalko da:

  • Zumaia: kulturetxea@zumaia.eus edo 943-86 10 56
  • Getaria: info@getariaturismo.eus edo 943-14 09 57
  • Zarautz: kultura@zarautz.eus edo 943-00 51 20
  • Orio: orioturismo@gmail.com edo 943-83 55 65

Zumaiatik abiatuko da autobusa herriz herri, honako ordutegian:

  • Zumaia: 17:40ean, zineko autobus geltokian
  • Getaria: 17:50ean, autobus geltokian
  • Zarautz: 18:00etan, Batzoki aurreko autobus geltokian
  • Orio: 18:10etan, autobus geltokian

Antolatzaileek ohartarazi dute autobusa jartzeko gutxienez hamabost lagunek eman beharko dutela izena. Autobusa osatzen ez bada, herritarrei sarreren dirua itzuliko zaiela ere jakinarazi dute.