Beheko plazako birziklapen etxola konpontzera eramango dute datorren astelehenean

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 11a, 20:15

Datorren astelehenetik aurrera, eta sei asteko epean, Beheko plazan dagoen birziklapen etxola ez da erabilgarri izango. Urola Kostako Udal Elkarteak konponketak egingo ditu denbora tarte honetan. 

Erabilitako olioa, elektrodomestiko txikiak edota pilak eta CD/DVDak utzi daitezke etxola honetan. Konponketa lanek irauten duten denboran herritarrek Gorostiagako Garbigunera eraman beharko dituzte orain arte etxolara botatzen zituzten hondakinak.