Musika eta dantzako ikastaro eskaintza zabala du Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak. Ekintza eta jarduera horien berri izateko ate irekiak antolatu ditu eskolako zuzendaritzak. Maiatzaren 16tik 20ra bitartean egingo da, astelehenetik ostiralera, arratsaldez.
Ate irekietan parte hartzeko beharrezkoa izango da maiatzaren 12a (osteguna) baino lehen izena ematea, eskolako bulegoan (gaur eta bihar, 17:30etik 19:30era), 943-86 11 83 telefonora deituta, edo musikaeskola@zumaia.eus helbidera idatzita.
Ate irekien egutegia hau izango da:
Instrumentuak (17:30-18:30)
Astelehena 16
- Trikitixa/pandero: Xabi Solano.
- Gitarra: Harkaitz Bastarrika.
- Perkusioa: Agustin Agirre.
Asteartea 17
- Dultzaina: Garikoitz Mendizabal.
Asteazkena 18
- Klarinetea: Marixi Sesma.
- Zeharkako flauta: Naiara Ibeas.
- Oboea: Jon Berruezo.
- Ahotsa/biolina: Ainhoa Franco.
Osteguna 19
- Saxofoia: Silvia Merino.
- Eskusoinua: Sofia Oria.
- Pianoa: Arantxa Bidasoro.
- Txistua: Txistulari Banda.
Ostirala 20
- Tronpeta/tronboia/bonbardinoa: Markel Uribarren.
Musika Tailerra
Astelehena 16
- Tailerra 5-6, 17:45-18:30: Sofia Oria.
Asteartea 17
- Tailerra 4 urte, 17:30-18:15: Sofia Oria.
Antzerkia
Asteartea 17
- Musika Eskolan, 17:30: Esti Curiel.
Dantza
Euskal dantza
Asteazkena 18
- Torreberrin, 18:30: Alain Maya.
Dantza garaikidea
Asteartea 17
- Zumaienan, 19:00: Garazi Etxaburu.