Gurasoen emozioen inguruan arituko da Donna Apellaniz Sagarbideko aretoan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 11a, 11:30
Argazkia: Donna Apellaniz

0-6 urte bitarteko haurren gurasoek emozioak nola kudeatu beharko lituzkete? Horren inguruan arituko da Donna Apellaniz terapeuta Zumaiako Herri Eskola eta Haurreskolek antolatutako hitzaldian. Saioa 17:00etan izango da Sagarbideko aretoan, eta edozein gurasori irekia egongo da. 

Aurrez ere izan zen Apellaniz Zumaian, iragan azaroan. Orduan, 0-6 urte bitarteko haurren emozioez jardun zuen. Oraingo honetan, baina, adin tarte horretako haurren gurasoek emozioen inguruan arituko da terapeuta. Bi hitzaldi hauek elkarren artean lotura izan aurren, aurreko hitzaldira joan ez zena ere inguratu daiteke gaurko saioa. Antolatzaileek azaldu dutenez, bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.