'Tarzan' haur antzerkirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2022ko mai. 11a, 09:00

Bihar eguerdira arte izango dute Baleikeko bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. 

Igande honetan, hilak 15, Tarzan haur antzerkia eskainiko dute Mar mar teatroako lagunek Aita Marin. Ehiza-egun berri bat hasiko da Afrikako oihanean. Orroek, oihuek eta aldarriek betetzen dute atmosfera. Oihana ikaratu egiten da haur baten negarraren aurrean. Tximino handiak, jakin-minez, haurrarengana hurbilduko dira. 

Kultura Sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Hemen parte hartu ahal izango da, eta bihar eguerdian emango dugu saridunen berri. Zorte on!