Kirol ikastaroen eskaintza oparoa izango da udan

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 10a, 11:00

Aurtengo udarako ere kirol ikastaroen eskaintza zabala antolatu du Kirol Patronatuak. Kirol udalekuak ere izango dira 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat, kirol jarduera oinarri hartuta aisialdia modu aktiboan eta entretenigarrian igarotzeko. 

Honakoak dira eskainiko dituzten ikastaroak: 

Ekaina

  • Igeriketa
    Noiz: astelehena/asteazkena edo asteartea/osteguna
    Nork: 3 urtetik aurrerako haurrak.
    Ordua: 17:00etatik 19:00etara (30’ txandak)
    Izenematea: maitzak 16 - maiatzak 27

Uda

  • Kirol Udalekuak
    Nork: LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeak.
    Noiz: Uztaileko bi hamabostaldi.
    Ordua: 09:30etatik 13:00etara.
    Jarduerak: tenisa, padel, arrauna, piraguismoa, ur jolasaka, mendi ibilaldiak,…
    Izenematea: maiatzak 16 - ekainak 3

  • Haurren udako jarduerak
    Jarduera: igeriketa
    Nork: 3 urtetik aurrerako haurrak.
    Ordua: 30’ txandak goiz edo arratsalde.
    Izenematea: ekainak 6 - ekainak 17

  • Gazteen udako jarduerak
    Jarduera: multifitness eta cycling.
    Nork: 14-16 urteko nerabeak.
    Izenematea: ekainak 6 - ekainak 17

  • Helduen udako jarduerak
    Jarduera: pilates, GAP, cycling, TRX, igeriketa…
    Nork: 16 urtetik gorakoak.
    Izenematea: ekainak 6 – ekainak 17.