Hondarribian eta Zarautzen jokatu dira asteburuan trainerilla ligako estropadak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 9a, 19:20
Zumaiako trainerilla, San Telmo saria estropadan. Argazkia: Juan Luis Romatet

Gipuzkoako trainerilla ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatu dira pasa den asteburuan. Larunbatean Hondarribian izan ziren estropadak, eta Zarautzen igandean. 

Larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia. Jokatutako kategoria guztietan aritu ziren Telmo Deun arraun elkarteko arraunlariak. 

Jubenil mailan, gizonezkoen ontzia laugarren izan zen, eta hirugarren emakumeak. Maila absolutoan, emakumezkoak bosgarren izan ziren; gizonezkoetan, A ontzia seigarren izan zen, eta, Federazio Kopan, laugarren Zumaia B.

Igande goizean Zarautzen jokatu zen laugarren jardunaldia, eta, oro har, emaitza hobeak lortu zituzten Telmo Deun arraun elkarteko ontziek. 

Jubenilen kategorian, gizonezkoak zein emakumezkoak bigarren izan ziren beraien estropadetan. Emakumezko absolutoa ere bigarren izan zen; kategoria absolutoan, liga lehiatzen ari den gizonezkoen A ontzia seigarren izan zen, eta Federazio Kopan dabilen B ontzia zortzigarren. 

Datorren asteburuan jokatuko dira Pasai San Juanen ligako bosgarren eta seigarren jardunaldiak.