Zumaiako puntistak, Gipuzkoako txapeldunorde infantil mailan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 9a, 12:51

Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean Hondarribiko Jostaldi frontoian. Infantilen mailan, Zumaiak Mutrikuko Danok Baten aurka jokatu zuen. 

Frida Watkins, Marlon Watkins eta Mikel Silveti aritu dira txandaka txapelketa honetan. Finalean mutrikuarrak nagusi izan ziren, eta 9-30 emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka eta, ondorioz, txapelketa.