Kalean da maiatzeko Baleike aldizkaria

Baleike 2022ko mai. 7a, 15:00

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan.

 

Ane Artetxe zumaiarrak eta Tania Ivanenko eta haren alaba Anna Omelchenko ukrainarrek hartu dute maiatzeko aldizkariko azala. Erretratua atalean, Ibon Uranga sukaldaritza irakaslea elkarrizketatu dugu. Irati Oregi familia medikua elkarrizketatu dugu luze eta zabal, suizidioaz. Hori guztia eta askoz gehiago, maiatzeko Baleike aldizkarian. 

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3, Arkupe eta BM supermerkatua.