'Kopaz kopa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2022ko mai. 8a, 11:00

Ados Teatroa antzerki konpainiak Kopaz kopa antzezlana ekarriko du Zumaiara datorren ostiralean, hilaren 13an. Emanaldia 20:00etan izango da Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Iñigo Aranbarri, Ainara Ortega, Ainhoa Aierbe eta Asier Sota dira Rex Pickett-en Sideways
obran oinarritutako antzezlan honetako aktoreak. Garbi Losada da zuzendaria. 

Lagunen arteko harremana, oporraldi bat, bizitzaz betetako istorio txiki bezain handia, umoreak eta dramak bat egiten dutena. Hori dena eta gehiago da Kopaz kopa, Zumaian datorren asteburuan ikusi ahal izango den antzezlana. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak astearte goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!