Santelmoetako bertso saioko bideoak, sarean

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 6a, 16:00

Bertso saioa izan zen Zumaiena aretoan San Telmo jaien lehen asteburuan. Saio hartako bideoak sarera igo ditu bertsoa.eus atariak.

Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña izan ziren kantuan Zumaienako aretoan San Telmo jaietako bertso saioan. Gai jartzaile lanetan Jon Maia aritu zen. Bertsozale ugari hurreratu zen saioa ikusi eta entzutera. 

Gau hartan saioan izan ez zirenek, baita bertan egon eta gogoratu nahi dutenek, abestutako bertsoak entzuteko aukera dute sarean: bertsoa.eus atariak saio hartako bideoak igo ditu bere webgunera. Hemen ikusi eta entzun daitezke.