Bittarte erretegian bi lagunentzako menua zozkatu dute Herri Eskolako ikasleek

Baleike 2022ko mai. 3a, 15:00

Ikasbidaia dela eta saldu dituzte txartelak santelmoetan. Saridunak maiatzaren 16a baino lehen jarri beharko du kontaktuan antolatzaileekin.

Herri Eskolako ikasleek zozkatu dute jada Bittarte erretegian bi lagunentzako menua: 1719 zenbakia daraman txartela erosi duenari egokitu zaio saria. Maiatzaren 16a baino lehen jarri beharko du kontaktuan ikasleekin, helbide honetara idatzita: ikasbidaia06@gmail.com