Santelmoak 2022

Banderaren jaitsierarekin bukatu dira santelmoak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 2a, 08:54

Kofradiako banderaren jaitsierarekin bukatu dira San Telmo jaiak Zumaian. Bi urteko hutsartearen ondoren gogotsu zeuden herritarrak, eta azken unera arte erakutsi dute hori. 

Tabernak pixkanaka ixten joan ziren heinean, jendea Kofradia parera gerturatzen hasi da, eta gauerdirako herritar mordoa zegoen aurtengo festei agurra emateko gogoarekin. Nola ez, San Telmo Martxaren doinuak lagunduta jaitsi dute Arbustain elkarteko kiedeek bandera, eta hala bukatu dira festak.