Santelmoak 2022

Eneko eta Ceursek irabazi dute Zumaiako XIII. zaldi lasterketa

Mireia Galarza Bastida 2022ko mai. 1a, 14:38

Bigarrena izan da Bakene, Lanbro zaldiarekin batera. Hirugarren, aldiz, Kevinek egin du, Kentaler Kossak zaldiarekin batera. Jabitoren oroimenezko lehen lasterketa izan da gaurkoa.

Itzurungo hondartza beteta, gaur jokatu dute Zumaiako XIII. zaldi lasterketa, Jabitoren oroimenezko lehenengoa. 12:00etan hasi da lehia, eta tartean zaldi gurdiak ere lehiatu dira.

Eneko sailkatu da lehenengo, Ceurs zaldiarekin, eta bigarrena izan da Bakene, Lanbro zaldiarekin batera. Hirugarren, aldiz, Kevinek egin du, Kentaler Kossak zaldiarekin.

Kontsolazio txandan, aldiz, Iker sailkatu da lehen postuan, Ali Oli zaldiarekin. Bigarren Txetxuk eta Thompson zaldiak egin dute, eta hirugarren Imanolek egin du, Txoliña zaldiarekin batera.