Santelmoak 2022

Txoaskiña elkarteak irabazi du XXII. olagarro zopa lehiaketa

Mireia Galarza Bastida 2022ko api. 30a, 16:30

Bigarren sailkatu da Beheko Plaza elkartea, 33,5 punturekin; hirugarren postua, aldiz, Pil eta Igone bikoteak lortu du, 32 puntu eskuratu ondoren. 

Elustondo anai-arreben trikiti soinuak lagunduta, goizean goiz hasi dira Eusebio Gurrutxaga plazan XXII. olagarro zopa lehiaketako prestaketekin, eta 10:00ak aldera prest zeuden talde guztiak zopa onena egiteko. Orotara hamar talde aurkeztu dira, eta 34 punturekin, Txoaskiña elkartearen zopa nagusitu da sailkapenean. Bigarren egin du Beheko Plaza elkarteak, 33,5 punturekin; hirugarren postua, aldiz, Pil eta Igone bikoteak lortu du, 32 puntu eskuratu ondoren. 

Atzoko toka eta igel txapelketetako irabazleen berri ere eman dute. Hona hemen sailkapena:

Toka umeak

1. postua: Peru Calvo

2. postua: Ibon Zearreta

3. postua: Aran Noriega

Igela umeak

1. postua: Urritz Urruzuno

2. postua: Ibon Zearreta

3. postua: Amalia Agirre

Toka helduak

1. postua: Luis Mari Alkorta

2. postua: Antxon Alberdi

Igela helduak

1. postua: Tomas Uranga

2. postua: Nikole Arribillaga