Santelmoak 2022

Adin guztietako herritarrak, festak gozatzen jarraitzeko gogoz

Mireia Galarza Bastida 2022ko api. 30a, 14:51

Haurrentzako jolasak izan dira Eusebio Gurrutxaga plazan. Bestalde, Beheko Plaza abesbatzak kantaldia eskaini du herriko kaleetan zehar. 

Repetizioetako bigarren egunean, hainbat ekintza izan dira goizean zehar, eta ume nahiz hainbat helduk parte hartu dute horietan. Alde batetik, herri kiroletan oinarritutako haurrentzako jolasak izan dira Beheko Plazan. Asko izan dira gerturatu direnak, eta heldu nahiz umeek gozatu ederra hartu dute bertan.

Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatu dira, era berean, Beheko Abesbatzako kideak Errenteriko Telleri abesbatzarekin batera, eta herriko kaleetan jarraitu dute ondoren abesten.