'Aqua Caledonia' ontziak utzi du Zumaia

Balenciaga ontzioletan egindako Aqua Caledonia ontziak gaur arratsaldean utzi du Zumaia. 

16:30eak soltatu dituzte Sarauneko zabalgunera lotzen zituen txikotak, eta atoiontzi baten laguntzarekin joan da itsasadarrean barrena itsaso zabalera, Pasaiara bidean.