'Euskara aurrera' egitasmoaren aldeko argazkia aterako dute larunbatean

Juan Luis Romatet 2022ko api. 29a, 11:00

Euskara Aurrera egitasmoak manifestazioa egingo du Donostian maiatzaren 21ean. Atxikimendua adierazteko, argazkia aterako dute bihar, larunbata, 18:30etik aurrera Kofradian.  

Euskararen egoerarekin kezkatuta dauden hainbat herritarrek deitu dute mobilizazio hori. Horren bidez, euskalduntze prozesuan jauzi bat, herri bultzada berri bat behar dela aldarrikatuko dute, "euskaldun gisa bizitzeko eskubidea eta nahia betetzeko; euskara normalizatzeko; hizkuntzen, hizkuntza-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko; guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko; euskara herri kohesiorako zuntza izateko; eta, finean, Euskal Herri euskalduna izateko".  

Donostian egingo da manifestazioa, maiatzaren 21ean, Euskara aurrera lelopean. Aurretik, egitasmoari bultzada eta atxikimendua emateko, argazkia aterako dute Zumaian. Bihar izango da, larunbatean, 18:30etik aurrera, Kofradian.