Santelmoak 2022

Errenteriako eta Zumaiako abesbatzak kalez kale ibiliko dira bihar

Juan Luis Romatet 2022ko api. 29a, 08:09

Aurreko bi urteotan, pandemiagatik, ezinezkosa izan da, baina aurten bueltan izango da santelmoen repetizioetako larunbatean egiten den abesbatzen kantu kalejira. 

Errenteriako Telleria Abesbatza eta Zumaiako Beheko Plaza Abesbatza arituko dira bihar, larunbata, kalez kale kantuan, giro onean. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Beheko plaza bertatik.