Bihar itsasoratuko da 'Aqua Caledonia' ontzia

Juan Luis Romatet 2022ko api. 28a, 19:51

Balenciaga ontzioletan egindako Aqua Caledonia ontzia itsasoratzeko beste saiakera bat egingo dute bihar, ostirala, pasa den asteko ahalegina bertan behera utzi ondoren. 

Portu zuzendaritzak iragarritoaren arabera, 16:30ak aldera egingo da Aqua Caledonia ontziaren itsasoratzea. Hori dela eta, 16:00etatik aurrera, eta ontzia itsaso zabalean aurkitu arte, ez da nabigazioko beste maniobrarik edo jarduerarik onartuko Zumaiako portuan. 

Ontzi hau pasa den asteko asteazkenean zen Zumaia uztekoa, baina bertan behera utzi zuten itsasoratzea egunean bertan.